miércoles, 28 de abril de 2010

Education today and tomorrow

IKT-en eragina hezkuntzan


Informazioaren Gizarten bizi gara eta IKTek gure bizimoduan sekulako eragina dute, baita hezkuntzan ere. IKTak eskolako testuinguruetan indartsu sartu dira, eta aldaketa ugari ekarriko ditu; hona hemen aldaketa horietako batzuk:

* Ikasleak bere hezitzeko bidea aukeratuko du.
* Komunikazio eredu berria: Norabide bakarretik norabide anitzetara.
* Espazio fisikoa ere zabaldu egingo da.
* Komunikazioa: arinagoa eta ugariagoa.

MULTIMEDIA LITERACY

MULTIMEDIA LITERACY DIGITAL STORY izeneko bideoari erreparatuz, honako ideia atera daiteke: Alde batetik, lehen urrun eta eskuraezin ikusten genituen gauzak gaur egun hurbilago sentitu ditzakegula teknologia digitalari esker. Izan ere, interesatzen zaigun edozein gai edo informazio gure eskura dago, jada ez dugu zertan gauzak imajinatzearekin bakarrik konformatu behar buruan bueltaka dauzkagun amets edo gauza horiek gure begiekin ikusteko aukera baitugu interneten. Eta bestetik, argi dago teknologia digitalak hezkuntza aldatuko duela, batez ere onerako. Lan egiteko modu dinamiko eta aktibo bat eskainiko baitu.

Bigarren bideoari dagokionez, gauza asko esaten dira teknologia eta konpetetzia digitalari buruz, baina funtsezkoena nire ustez, ikuspuntu kritikoaren ideia da. Alfabetatze digitalaz hitz egitean denori datorkigu burura tresnak erabiltzen jakitearen konpetentzia, baina horri gauza gehiago gehitu behar zaizkio: adibidez, zer nahi duzun jakitea, informazioa bilatzen jakitea, irakurritakoa analizatzen eta interpretatzen jakitea, iritzia ematen jakitea,... Kritikoak izan behar gara.



Honek guztiak aktibo izatea eskatzen du. Hala ere, informazioa eskuratzeaz gain oso garrantzitsua da ere norberak bere ezagutzak besteekin ere konpartitzea, informazioa hobetuz, berreraikiz eta sortutako ezagutza itzuliz. Guztion parte hartzea ezinbestekoa da, guztiok aportatzen ditugun ideien bitartez ezagutza osatuago bat sortu dezakegulako. Horretarako bakoitzak dakiguna baloratu behar dugu, guztiok garelako autoreak, nahiz eta gure gauzak konpartitzeko lotsa eduki.

domingo, 18 de abril de 2010

ZER DA E-LEARNING?

E-learning urruneko formazio eredua da Internet erabiltzen duena ikasteko tresnatzat. Eredu honekin ikasleak ikastaroa egin dezake munduko edozein lekutik eta nahi duen orduan.

Ordenagailu eta internet konexioarekin, ikasleak azaldutako jarduera interaktiboak egingo ditu, ezagutza lortzeko beharrezkoa izango duen informazio guztia izango du, irakaslearen laguntza izango du, tutore eta ikaskideekin harremanetan egongo da, duen aurreratze maila ebaluatuko du, eta abar.

Eredu honetan eskainitako ikastaroek industria, teknologia eta kudeaketa arloekin zerikusia duten gaitasunak lortzen lagunduko dizue.

Bestalde, I-rakaskuntza (internet bidezko ikasketa) Internetek ematen dituen aukerak hezkuntzan aprobetxatzearen ekintza bezala defini daiteke. Beste hitz batzuetan, ordutegi eta kokapen geografikoaren menpe ez dagoen ikasketa prozesu bat da
i-rakaskuntza.


Non erabili daiteke?

Aplikazioak asko izan daitezke baina hauek izan daitezke interesgarrienetarikoak.
Unibertsitateetan, ikasleek klasez kanpoko praktikak edo egin beharrak egiteko aukera ematen du.

Eskola eta Ikastoletan, aurreko adibidetik eratorri daitezkeen aplikazioaz gain, irakasleak gidaturiko internet bidezko ikasketa prozesu bat abia daiteke. Era honetan ikastetxean egiten denaz gain irakasleak bidalitako lana internet bidez egin, irakasleak hau zuzendu eta eztabaida parte hartzaile bat ere eman daiteke, ikasketa prozesua dinamikoagoa bihurtzeaz gain denontzako aberatsagoa izan baitaiteke.

Beste alde batetik, eskoletako eta ikastoletako irakasleei begira euren eten gabeko ikasketan laguntza handikoa izan daiteke. Bere denbora hobeto antolatzeko aukera ematen zaio irakasleari eta ikasi behar dituen gaiak ikasteaz gaian, berarekin batera lan berdinean ari direnekin gaia eztabaidatzeko, komentatzeko edo galdera denon artean konpontzeko aukera ederra ematen du. Berriro ere denon artean ikasketa prozesu osatu eta sortzaileago bat lortuz.

jueves, 15 de abril de 2010

Netiketak

Netiketa arau sorta bat da, baina ez dira derrigorrezkoak.

Netiketaren esanahia oso sinplea da. Alde batetik, Net sarea esan nahi du eta bestetik, etiketa gizalegea da, inor ez mintzeko. Beraz, netiketak sarean bete behar diren legeak dira.

Adibidez, mezu elektronikoak idaztean edo foroetan parte hartzean errespetatu beharreko kode etiko bezalako bat da. Netiketak gizatasunez jokatzeko arauak biltzen ditu: elkarrizketak nola hastea komeni den, solaskideak haserretu ez daitezen nola hitz egin behar den, anonimotasunaz baliatuz zer egitea komeni ez den eta abar.