domingo, 21 de marzo de 2010

Bloga irakaskuntzan

Duela urte batzuetatik hona oso ezagunak egin dira blogak. Dagoeneko edonork du blog bat: politikariek, kirolariek, kazetariek, idazleek… eta, nola ez, irakasleek ere. Blogak sekulako indarra hartzen ari da irakaskuntzan, oso tresna baliagarria dela erakutsi baita hainbat ikasgeletan. Eskoletan blogen presentzia ohikoa bihurtzen ari da; irakasleen blog pertsonalak, ikasleen blogak, eskolako blogak… non-nahi topa ditzakegu gaur egun. Zer dute blogek, irakaskuntza munduan hain erabiliak izateko?

Blog baten bitartez irakasleek euren esperientziak eta ezagutzak erakutsi ditzake, baina ez hori bakarrik, hau dena modu didaktiko batean irakatsi diezaiokete ikasleei. Dena den, oraindik badaude blogaren abantaila horiekin lan egiteko trebatu behar diren zenbait irakasle, gauza berria baitu. Hori bai, epe laburrean irakasle guztiek modu eraginkor batean erabiltzen jakingo dute. Gainera, ezin dugu ahaztu belaunaldi berrioi bete-betean harrapatu gaituela blogaren mundu honek, eta ondorioz, oso prestatuta gatozela.

Ikasleek euren ezagutza propioa sortu dezakete internetaren bitartez, baina horretarako euren lana gidatuko dien norbait behar dute, hau da, irakasleen laguntza behar dute proposatzen zaien lana modu eraginkor batean burutzeko.

Blogak formaziorako eta komunikaziorako lagungarriak dira, iritzi trukaketa bultzatzen baitu. Ikasleek euren ezagutza propioa sortzen dute, besteen ideiak eta iritziaz kontuan hartuz. Ideiak, ezagutzak, esperientziak... adierazteko ahalmena garatu eta sormena bultzatzeko aukera ematen ditu. Ikasteko tresnarik egokiena bloga da; blogari esker idazteak balioa berreskuratzen du komunikazio eta ezagutzaren alorrean. Bloga ikasteko tresna denez gauza asko egin daitezke blogen bitartez: albisteak zabaldu, eztabaidak sortu, lanak argitaratu, hausnarketak, ideiak, iritziak eta informazioa konpartitu edo argitaratu, elkarlanean aritzea, komunikatzea, gelako lanak egin, sormena landu eta azkenik, hau guztia irakasleak kudeatu dezan tutorizazio birtuala ere posible da.

Blogak beste komunikazio tresna bat izanik, elkarrekintza handiko komunikabide bat bezala erabili daiteke. Komunikazioa garrantzitsua da, eta blogak aukera asko ematen ditu lagunekin kontaktuan jartzeko era erraz eta azkar batean. Elkarrengandik gauza asko ikasten ditugu, eta beraz, blogak horretarako ere balio du, besteen ezagutzak eta esperientziak kontuan hartuz aspektu guztietan (sozialean, kulturalean zein pertsonalean) aberasteko.

Bestalde, blogetan aurkitu ditzakegun edukiak ez dira bakarrik testualak, baizik eta ikusentzunezko multimediez (argazkiak, bideoak eta audioak) lagundurik ere agertzen dira, eta horrek asko laguntzen du edukiak erraz ulertzen eta barneratzen. Atzerriko Hizkuntzaren kasuan, multimedia funtsezkoa tresna bihurtzen da edozein hizkuntza ikasteko prozesuan, entonazioa eta ahoskatzeari arreta jarri nahi bada, adibidez.

Blogak irakaskuntzan oso erabilgarriak izan daitezke. Izan ere, esperientzia eta iritzi pertsonalak askatasun osoz adierazteko aukera ematen du, eta noski bertan irakurleek ere parte hartu dezakete euren iritziak, erantzunak edota ikuspuntuak eskeiniz. Honekin, zera esan nahi dut, ikasle bakoitzak ematen dituen ideiekin debate interesgarri eta zabal bat sortu daitekeela, eta debate honen bidez ikasleek euren ezagutza aberastu dezaketela.

Egia da, badaudela ikasle batzuk nota txarrak dituztenak baina esperientzia eta ezagutzez beteriko blog interesgarri bat sortzeko sekulako abilezia dutenak. Honek esan nahi du motibazioa funtsezko pieza dela ikaskuntza arrakastatsua izan dadin. Blogak, beraz, motibatzeko tresna bezala erabil daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan hezitzen dira ere.

Bloga, lanak entregatzeko ere baliagarria da. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira orden kronologikoan eta laguntza edo iruzkinak egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek euren arteko arteko elkarrekintza handituz.

Bukatzeko, konklusio gisa, blogak hainbat aspektu indartzen edo bultzatzen ditu: Komunikatzeko gaitasuna, ikasle-irakasle arteko harremanak, iritzi kritikoa, ikaskuntza aktiboa, ikasteko gogoa edota jakin-mina, partaidetza, talde lana, elkarreragintza, ezagutza konpartitzea,...

No hay comentarios:

Publicar un comentario