domingo, 14 de marzo de 2010

"History of Internet"

Bideo hau laburbiltzea apur bat zaila da, baina tira saiatuko naiz nik ulertu dudana era ulergarrian helarazten.

1957.urtean baino lehen, ordenadoreak ez ziren eraginkorrak eta ez zuten gauza bat baino gehiago aldi berean egiteko ahalmenik. Ordenagailuak gero eta handiagoak zirenez gela berezi batean gordetzen ziren eta espezialistak behar zituzten ordenagailuekin konektatu ahal izateko. Zeharkako konexio honek akats ugari zituen, eta denbora eta lan asko eskatzen zituen.

1957.urtean aldaketa etorri zen. Konexio remoto bat ezarri zen ordenadoreekin zuzenean lan egiteko.

1958.urtean DARPA agentziak ordenadore-sare handi bat prestatu zuen ezagutzen tranferentzia azkartzeko eta bikoizketa ekiditeko. Sare hau ARPANET izenarekin bataiatu zuten. Honetaz aparte, Interneten historian funtsezkoak diren beste hiru kontzeptu garatu ziren: Sare militarra, sare komertziala eta sare zientifikoa (CYCLADES). Gaur egungo Interneta, sare hauetan oinarritzen da.

Sare hauen artean ezagunena ARPANET izan zen, 1966an sortutakoa. Bazegoen unitate zentral bat ordenadore txikien aurretik lan egiten zuena. IMP izeneko ordenadore honek sarearen aktibitate guztiak kontrolatzen zituen eta ordenadore zentralean sartzeko bakarrik balio zuen. IMP-ak bakarrik zeuden sare batean interkonektaturik. Sare honek SUBRED zuen izena.

Ondoren, “Network” ordenadoreen arteko lehenengo konexiorako protokolo bat sortu zen (NCP), sarea kontrolatzeko erabiltzen zena eta gero TCP (transmisioen Kontrolaren Protokoloa) izatera pasatu zena. Azken hau eraginkorragoa zen, artxiboen transferentzia egiaztatzen zuelako.

Inglaterran NPL delakoa diseinatu zen. Suposatzen zen erabiltzaile eta artxiboen transferentzia ugari zeudela. Beraz, lineen pilaketak ekiditeko artxibo horiek pakete txikietan bidaltzea erabaki zuten, gero hartzailearen ordenadorean sartzeko berriz ere. Orduan sortu zen datu paketeen hartu-emana.

1962an informazioaren sistemek sare zentralizatu bat zeukaten. Baina sare deszentralizatu bat diseinatu behar izan zuten edozein erasoren aurrean sareak bizirik irauteko. Garai hartan komunikazioak irratiaren uhinak erabiltzen zituen, baina erasoen beldur zirenez uhin zuzenak erabiltzearen aldeko apostua egin zuten. Soluziorik onena sarearen antolaketa edo banaketa izan zen.

CYCLADES-en ideia nagusia sareen arteko komunikazioa zen, hau da, INTER-NET izenekoa.

Igorlearen eta hartzailearen arteko komunikazioari heltzeko ordenadoreek ez zuten aukera askorik ematen, bakarrik balio zuten tranferentziak egiteko Zuzeneko Konexioa sortu zen arte. Konexio mota honek garrantzi handia izan zuen mundu osoan. Telefono konpainiek protokolo hau garatu zuten serbidoreen artean komunikazioa errazteko eta karguak eta fakturazioak jasotzeko.

DARPA protokoloa ordenadoreetan konektatu ostean ISO eredua agertu zen. Honek sareen estandarizazioa ekarri zuen. TCP protokoloak ISO ereduaren arauetara egokitu zen eta honek TCP/IP protokoloa ekarri zuen. Protokolo honek sareen arteko konpatibilitatea bermatu zuen. Eta azkenean, baterakuntza honen bitartez Internet sortu zen. 1990an AERPANET desaktibatu zen, baina INTERNET-ek funtzionatzen jarraitu zuen.



Argi dago, Internet-en sorrera oso konplexua izan da. Apurka-apurka pausu handiak eman dituzte. Orain erabiltzen dugun Interneta sortzeko esfortsu, denbora eta pazientzia handia behar izan dituzte. Benetan harrigarria izan da Internet-aren garapena. Eta oraindik ere Internet hobetu nahian dabiltza; beraz, batek dakit hemendik beste 50 urtetara Interneta-a nolakoa izango den!

Teknologiaren eta gizartearen arteko harremana zuzena eta estua da. Teknologia garatzen doan heinean gizartean duelako eragina. Era berean gizartearen beharrizanak asetzeko teknologia berriak oso erabilgarriak dira. Bideoaren kasuan, sistema berriak sortu behar izan zituzten kanpoko erasoei aurre egiteko. Teknologia oro gizarte testuinguru batean gauzatzen denez teknologiaren eta gizartearen arteko elkar eragina ukaezina eta begi-bistakoa da, beraz. Teknologia esanahi handiko eragilea da gizarte antolakuntzan eta pertsonen bizi baldintzetan.

Hona hemen bideoa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario