domingo, 14 de marzo de 2010

"History of Internet"

Bideo hau laburbiltzea apur bat zaila da, baina tira saiatuko naiz nik ulertu dudana era ulergarrian helarazten.

1957.urtean baino lehen, ordenadoreak ez ziren eraginkorrak eta ez zuten gauza bat baino gehiago aldi berean egiteko ahalmenik. Ordenagailuak gero eta handiagoak zirenez gela berezi batean gordetzen ziren eta espezialistak behar zituzten ordenagailuekin konektatu ahal izateko. Zeharkako konexio honek akats ugari zituen, eta denbora eta lan asko eskatzen zituen.

1957.urtean aldaketa etorri zen. Konexio remoto bat ezarri zen ordenadoreekin zuzenean lan egiteko.

1958.urtean DARPA agentziak ordenadore-sare handi bat prestatu zuen ezagutzen tranferentzia azkartzeko eta bikoizketa ekiditeko. Sare hau ARPANET izenarekin bataiatu zuten. Honetaz aparte, Interneten historian funtsezkoak diren beste hiru kontzeptu garatu ziren: Sare militarra, sare komertziala eta sare zientifikoa (CYCLADES). Gaur egungo Interneta, sare hauetan oinarritzen da.

Sare hauen artean ezagunena ARPANET izan zen, 1966an sortutakoa. Bazegoen unitate zentral bat ordenadore txikien aurretik lan egiten zuena. IMP izeneko ordenadore honek sarearen aktibitate guztiak kontrolatzen zituen eta ordenadore zentralean sartzeko bakarrik balio zuen. IMP-ak bakarrik zeuden sare batean interkonektaturik. Sare honek SUBRED zuen izena.

Ondoren, “Network” ordenadoreen arteko lehenengo konexiorako protokolo bat sortu zen (NCP), sarea kontrolatzeko erabiltzen zena eta gero TCP (transmisioen Kontrolaren Protokoloa) izatera pasatu zena. Azken hau eraginkorragoa zen, artxiboen transferentzia egiaztatzen zuelako.

Inglaterran NPL delakoa diseinatu zen. Suposatzen zen erabiltzaile eta artxiboen transferentzia ugari zeudela. Beraz, lineen pilaketak ekiditeko artxibo horiek pakete txikietan bidaltzea erabaki zuten, gero hartzailearen ordenadorean sartzeko berriz ere. Orduan sortu zen datu paketeen hartu-emana.

1962an informazioaren sistemek sare zentralizatu bat zeukaten. Baina sare deszentralizatu bat diseinatu behar izan zuten edozein erasoren aurrean sareak bizirik irauteko. Garai hartan komunikazioak irratiaren uhinak erabiltzen zituen, baina erasoen beldur zirenez uhin zuzenak erabiltzearen aldeko apostua egin zuten. Soluziorik onena sarearen antolaketa edo banaketa izan zen.

CYCLADES-en ideia nagusia sareen arteko komunikazioa zen, hau da, INTER-NET izenekoa.

Igorlearen eta hartzailearen arteko komunikazioari heltzeko ordenadoreek ez zuten aukera askorik ematen, bakarrik balio zuten tranferentziak egiteko Zuzeneko Konexioa sortu zen arte. Konexio mota honek garrantzi handia izan zuen mundu osoan. Telefono konpainiek protokolo hau garatu zuten serbidoreen artean komunikazioa errazteko eta karguak eta fakturazioak jasotzeko.

DARPA protokoloa ordenadoreetan konektatu ostean ISO eredua agertu zen. Honek sareen estandarizazioa ekarri zuen. TCP protokoloak ISO ereduaren arauetara egokitu zen eta honek TCP/IP protokoloa ekarri zuen. Protokolo honek sareen arteko konpatibilitatea bermatu zuen. Eta azkenean, baterakuntza honen bitartez Internet sortu zen. 1990an AERPANET desaktibatu zen, baina INTERNET-ek funtzionatzen jarraitu zuen.



Argi dago, Internet-en sorrera oso konplexua izan da. Apurka-apurka pausu handiak eman dituzte. Orain erabiltzen dugun Interneta sortzeko esfortsu, denbora eta pazientzia handia behar izan dituzte. Benetan harrigarria izan da Internet-aren garapena. Eta oraindik ere Internet hobetu nahian dabiltza; beraz, batek dakit hemendik beste 50 urtetara Interneta-a nolakoa izango den!

Teknologiaren eta gizartearen arteko harremana zuzena eta estua da. Teknologia garatzen doan heinean gizartean duelako eragina. Era berean gizartearen beharrizanak asetzeko teknologia berriak oso erabilgarriak dira. Bideoaren kasuan, sistema berriak sortu behar izan zituzten kanpoko erasoei aurre egiteko. Teknologia oro gizarte testuinguru batean gauzatzen denez teknologiaren eta gizartearen arteko elkar eragina ukaezina eta begi-bistakoa da, beraz. Teknologia esanahi handiko eragilea da gizarte antolakuntzan eta pertsonen bizi baldintzetan.

Hona hemen bideoa!

domingo, 7 de marzo de 2010

Informazioaren gizartea

Informazioaren Gizartea, Informazioaren eta Komunukazioaren Teknologiak era masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpena eta truke sistema da. Informazioaren gizartea 1970.urtean sortutako kontzeptua da, baina gaur egun hartu du benetako indarra. Gizartea aldatzen doa eta aldaketa horietara egokitu behar gara, gizarte honetako parte izaten jarraitu nahi badugu. Bidean oztopo asko topatuko ditugula argi dago, hau guztia berria delako guztiontzat. Une honetan funtsezkoena ikasten ari gara: informazioa bilatzeko, aukeratzeko, jasotzeko eta konpartitzeko gai izatea. Lan hau gero eta konplexuagoa izaten ari da, informazioa amaigabearekin topo egiten baitugu.

Duela hamarkada bat hainbeste informazio eskuragai izatea pentsaezina zen. Gaur egun, normaltasun osoz hartzea eta hortara ahalik eta azkarren moldatzea baino ez zaigu geratzen. Hurrengo belaunaldiak, berriz, naturaltasun osoz ikusi eta biziko dute hau guztia.


Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen osagai estrategiko bihurtu da informazioa. Hori dela eta, testuinguru horretan herrialde industrializatuen eremuan informazioarekin zerikusia duten arlo guztien garatzeak aparteko garrantzia hartzen du eta informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak) garapen ekonomikorako ezinbesteko osagai estrategiko bilakatu dira. IKTen garapenak, hain zuzen ere, informazio hori lortzeko garrantzia, distantzian nahiz denboran, murriztea ahalbidetzen du, enpresa eta etxebizitzei informaziorako sarbidea erraztuz, haiek edonon egonda ere, azkartasun handiagoa izanik. Horrez gain, teknologia digital berriek informazioaren sarbidea, tratamendua, bilketa eta transmisioa errazagoak eta merkeagoak izan daitezen ahalbidetzen dute.

Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako. IKTen enpresen eta gizakumeen jardueren ia eremu guzti-guztiei eragiten diete eta, era horretara, informazio gizartean lan egitea eta bizi izatea oinarrizko lehentasun bilakatu da enpresentzat nahiz gizabanakoentzat. Kontsumitzaileek eskaintzen zaizkien aukerei ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko duten gaitasunaren araberakoa izango da informazio gizarte berriaren arrakasta.


Badirudi, Informazioaren Gizartearekin batera gertatzen ari diren aldaketak oparotasuna sortzeko eta ezagutzak elkarrekin konpartitzeko bidea emango duten aldaketak direla, hau da, guztion bizimodua aberasteko aukera izugarriak emango dituzten aldaketak direla, baina ezin ditugu ahaztu gizarte honetatik kanpo geratzen diren pertsonak, aldaketa hauek pertsonen arteko desberdintasunak areagotu egin ditzaketeelako.
Honetaz guztiaz gehiago sakondu nahi baduzu tori bideo interesgarri hau:

lunes, 1 de marzo de 2010

Teknologia Berriak irakaskuntzan

Seymour Papertek dioenez (Papert, 1993), eskolaren eta ikaskuntzaren inguruan "ordenagailuek beraien ahalmen guztia erakusten dute, dena aldatzeko aukera ematen dutenean". Azken urteotan ordenagailuak eta beraien hedapen naturalak, sareak, unibertsitateko eta eskoletako ingurunea hartu dute. Ondorioz, "dena aldatzen" ari al da? Gure irakasleen irakaskuntza praktikak modu sakonean aldatzen ari al dira?

Unibertsitate tradizional baten eguneroko jarduerei gainbegiratu bat emanez gero, ezetz ondoriozta dezakegu; irakaskuntza praktikak, orokorrean, orain dela ehun urteko irakasle eskolako espirituari eta irakasleen "jakintza kutxa" paperari eusten dio. Non gelditzen dira gaur egun ditugun komunikazio aukera askotarikoak? Zergatik ez dira praktikan jartzen teoria pedagogiko berriak, orain, teknologiak aukera ematen duenean? (Larios, 1998). Errudunen bat bilatu behar badugu, eta ez da bakarra izango, teknologiak berak eta irakaskuntza instituzioen moteltasunak banatu beharko dituzte ardurak.



Interesgarria da erreparatze irakaskuntzarekin zuzenean loturiko aurrerapen teknologiak oso mantso sartzen ari direla irakaskuntza sarean; era berean, itxura denez, "hezkuntza teknologia" modu harrigarrian ari da aurreratzen. Agian azkartasun hori bera da egokitzapena zailtzen duena: egonkortasun faltak eta etengabeko aldaketak instituzioak eta irakasleak urrundu egiten ditu hain aldakorrak diren lanak onartzetik, hauek erabat aprobetxatu aurretik aldatu egin beharko bailirateke. Gehiegizko aldakortasunak "bukatu gabeko lanaren" itxura eman dezake, erabat "fidagarria" ez den zerbaitena.

Noski, dena errazagoa izango litzateke unibertsitateek urteetako mugikortasunik ezaren zamarik edukiko ez balute. Instituzio horiei ez zaie erraza suertatzen ezarrita dagoen irakaskuntzarekin haustea kognitiboki eraginkorragoak direnekin ordezkatzeko, baina "historiaren zamarik" jasan gabe.

Gauzak horrela, paradoxa batekin egiten dugu topo: moteltasun eta inertzia handia duen sistema batean sartu nahi dira etengabeko aldaketa azkarrak bizi dituzten elementu teknologikoak. Egoera horren aurrean, galdera bat sortzen da: nola lotu bi kontzeptuak, teknologia eta unibertsitatea, irakaskuntza prozesuak garatzeko eta teknologia berrien praktika aprobetxatzen duten irakaskuntza sistemak lortzeko? Bestela esanda: unibertsitate berriaren testuinguruan, zein da informazioaren teknologiaren berrikuntzek duten funtzioa?



Webaren gorakadarekin halako joera iraultzaile bat etorri zen: Internetek ordura arte ezagutzen genuen unibertsitatea desagerraraziko zuela uste zen. Gaur egun, hasierako gogo haiek itzaltzen hasi dira, irakaskuntza instituzioek oldar berritzaileari aurre egiten asmatu baitute. Ondorioz, uste baino aldaketa txikiagoak sortu dira. Horrela, badirudi, ezeren iraultza egiten baino gehiago betiko praktika tradizionalei sostengua ematen ari direla. Orain, profesional askok Microsoft PowerPoint erabiltzen dute gardenkiak sortzeko, beraien ikasleekin posta elektronikoz komunikatzen dira eta eskolak ematen dituzte bideokonferentzia bidez. Baina gardenkiek hor jarraitzen dute, irakasle-ikasle harremanak nahiko eskasak dira eta eskolak magistralak dira oraindik.

Agian iritsi da unea inguruan dugun olde teknologikoari abantaila ateratzeko; eskakizun iraultzailerik gabe, mobilizazio dei handirik gabe baina konformismo mugiezinean erori gabe (Garcia, 2000). Agian "erdibideko teknologiak" indartzeko garaia da, hau da, gaurko irakaskuntza eskemekin guztiz hautsi gabe eta mundu elektronikoan erabat lotu gabe, poliki aitzinatzeko aukera ematen duten beste eredu batzuk, "isileko iraultza" bat sortuko duten teknologiak, azken finean.

Orain, gure instituzioetan gehien erabiltzen diren irakaskuntza praktikak aztertzen hasi behar dugu, praktika horiek garatzen lagunduko duten teknologiak sar ditzagun poliki-poliki. Betiere informazioaren teknologia berrien eta praktika "pedagogiko berrien" bateratzea bilatuz eta, noski, bateratze horren eszenatokia eguneroko irakaskuntza izango dela pentsatuz.

lunes, 22 de febrero de 2010

Nor da Tim O'Reilly?


Tim O'Reilly 1954.urtean jaio zen Cork-en, Irlandan, eta O'Reilly Media editorialaren sortzailea eta presidentea da. Horretaz gain, interneten gertatzen ari diren aldaketen erreferente nagusietako bat da.

Tim "Software librea"-ren bultzatzailea da, eta Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea ere bai. Azkenaldian "Perl" lengoaiaren garapenean parte hartu du.

Nahiz eta hasiera batean literaturan interes handia izan eta 1975.urtean Harvard unibertsitatean lizentziatu, azkenean informatikan eta informatikari buruzko liburuetan interesatu zen.

Zenbait liburu argitaratu ditu; adibidez, 1992an interneti buruzko "The Whole Internet User's Guide & Catalog" izeneko lehenengo liburua argitaratu zuen eta orduantxe hasi zen informatikaren munduan lehenengo urratsak ematen.

1993an, interneteko lehenengo portala sortu zuen: "Global Network Navigator", geroago AOL izena hartu zuena.

2000an.urtean, "Safari Books Online" sortu zuen. Interneten liburuak saltzeko lehenengo gunea.

2008an hitzaldi batean hartu zuen parte Malagan, Web 2.0-ren aurkezpena egiteko.

Hona hemen urte horretan BERRIA-n egin zioten elkarrizketa interesgarria!

Nola sortu blog bat

- Blogari.net-en bitartez:




- Blogger.com-en bitartez:




1. Pausoa
- Interneten sartu
2. Pausoa
- Borobilaren barnean jarri ondoko helbidea: http://www.blogger.com/
3. Pausoa
- “Cree su blog ahora” jartzen duen gezian klikatu
4. Pausoa: Hutsuneak bete:
-Lehen egindako helbidea jarri.
-Kontraseña jarri.
-Zure izena jarri.
-Ziurtasun hitza jarri.
-Laukitxoa markatu. Datuak bete ondoren “Continuar”-eri eman
4. Pausoa: Hutsuneak betetzen jarraitu:
-Blogaren titulua jarri.
-Blogaren helbidea jarri.
-Ziurtasun hitza jarri.
Datuak bete ondoren “Continuar”-eri eman eta
BLOGA SORTUA DAUKAZU!!!!!

jueves, 18 de febrero de 2010

WEB 2.0-rekin abantailak nagusi

Web 2.0. Revolución social en Internet” izeneko bideoaren gai nagusia WEB 2.0 izeneko sare berria da. Sare honek interaktibitateari eta on-line bidezko kolaborazioari ematen dio garrantzia, honek guztiak edukiak konpartitzeko aukera ematen baitu.

Bestalde, bideo honetan, WEB 1.0-tik WEB 2.0-ra emandako aurrerapausoa azaltzen da. Hau da, eredu zaharrean webmasterrek sortutako web-etan nabigatzea eta edukiak kontsumitzea baino ez zen posible; orain, aldiz, eredu berriari esker erabiltzaileek ere euren web-ak sortu eta edukiak konpartitu eta kontrastatu ditzakete. Beraz, azken eredu honetan erabiltzaileen arteko elkarreragina funtsezkoa eta positiboa da benetan.


Hain handia da WEB 2.0-aren indarra enpresak sare horretan sartzen hasi direla euren espazio bat sortuz; hori delako erabiltzaileak bereganatzeko eta erabiltzaileekin bat egiteko eta informazioa konpartitzeko modurik zuzenena.


Bertan hainbat aplikazio aurkitu ditzakegu: Web blog, postcast, videocast, wiki, google... aplikazio hauek guztiak errazak dira erabiltzeko; edozeinek sartu ditzake artikulu bat, bideo bat, musika,... edo bilaketa azkar bat egin.


Zalantzarik gabe hau guztia fenomeno bat bihurtu da. Edozeinek sartu edo jaso dezake nahi duen informazioa doan.


Honek guztiak zera ekarri du: publikoaren banaketa. Eta enpresek honi aurre egin behar diote, publizitatea beste era batean bideratuz. Izan ere, publiko zabalago edo sakabanatuago bat dago gustu ezberdinekin. Interneten sortu den plataforma handi honi esker kontsumitzaileek euren gustuak asetu ditzakete, zer, noiz eta nola ikusi/entzun/irakurri aukeratzeko aukera baitute. Beraz, interneten boterea kontsumitzaileek daukate.


Hau guztia esanda, ideiarik aipagarriena, publizitatea modu eraginkor batean zelan kudeatzeari buruzko ideia iruditu zait. Argi dagoena da, publizitatea jada ez dela hedabideen menpe bakarrik egongo, enpresek eurei interesatzen zaien publiko zehatz edo espezializatu batengana heltzea ezinbestekoa izango dutelako, eta noski, publiko horren bila internetera abiatuko dira.


Bideoa interesgarria izan da. Modu ulergarrian eta argian azalduta dago zer den WEB 2.0 eta zelan funtzionatzen duen. Egia esan, irakasleak WEB 2.0 aipatu zuenean ez nekien zer zen, baina dagoeneko konturatu naiz egunero erabiltzen dudan sare handi hura dela, orainarte “internet” izenarekin orokortu dudana. Beraz, esan dezaket asko ikasi dudala, eta ziur nago aurrerantzean gauza gehiago deskubritzen joango naizela, hau guztia mundu bat da eta.


Nire ustez, honek guztiak apurka-apurka irakaskuntzan eragin handia izango du. Nonahi zaudela komunikatzeko, informazioa jasotzeko edota eskaintzeko bidea errazten baitu. WEB 2.0 erabiltzeak abantail asko ditu eta aprobetxatu behar ditugulakoan nago.

Bideoa: